Beste behin, Santa Lutzia feriarekinbatera, Urretxuko kaleak gabon argiz girotuko dira. Aurten, herrikokaleetako apaindurak aldaketak izango ditu; Urretxuko udalak,gabonetako argiak, energia kontsumorik gabeko apaingarriekinuztartzea erabaki du.
Batetik, argiztapena oinezkoeigerturatu asmoz, herriko gune desberdinetako zuhaitzak kontsumo osobajuko argiz jantziko ditu. Bestetik, berrikuntza garrantzitsua dena,Kimu bat lorazaintza enpresaren laguntzaz diseinatu eta jarri dituenapaingarriak izango ditugu, zuhaitz kimaketetako soberakinekineginak.
Proposamen desberdin honen bitartez,eta dendarien ordezkarien iritziarekin batera, Urretxuko udalakgabonetako paisaia berria irudikatu nahi du, guztion subkontzienteanditugun irudietan oinarrituz: kriseiluak, zuhaitz azalak, suarenpresentzia, elur motak, … Apaingarri hauek, batzuk zintzilikariakbesteak zutikakoak, egunez oso ikusgarriak izateaz gain, gauez,kale-argien argia isladatzen dute, inoiz beraien presentzia galdugabe. Honen harira, Urretxuko udalak material berrerabilgarriengarrantzia aldarrikatu nahi du, apostu sendoa eginez, gaurdaino izandugun jarrera kontsumista lineala zirkular bihurtuz (berziklatuz),etadauden natur baliabideei bizi luzeagoa eskainiz.
Urtero bezala, argiak, Santa Lutziabezperan piztuko dira, gaur alegia, eta urtarrilaren 8rarte egongodira martxan apaingarriekin batera. Guztion esku dago hauek egoeraegokian mantentzea eta udal ordezkariek eskaera berezia luzatzendute, herritarrek hauek errespetoz goza ditzaten.
Gabon girotzearen gastua, aurrekourteetakoa baina murritzagoa izango da, 10.000 euro ingurukoa, BiTartean merkatarien elkartearen laguntzaz ordainduko dena. Honela ba,Gabon zoriontsuak izan ditzagula, ahalik eta zabor gutxien sortuz etasortzen dugun hori berrerabiliz eta birziklatuz.
Argazkia: berziklatutako materialez egindako gabon arbolak, Domingo de Mendiaraz plazan
Egilea: Gotzon Aranburu