Giza Eskubideen Nazioarteko Egunarekinbat eginez, euskal preso politikoen aldeko elkarretaratzea egin zutenlarunbatean Urretxu eta Zumarragako Areizaga-Kalebarren plazan. BiHerrietako Egin Dezagun Bidea taldeak deituta elkartu ziren, etaurtarrilaren 7an Bilbon egingo duten manifestaziora joateko deia ereegin zuten.
Manifestazioa dela eta, mobilizazioastea deitu dute aste honetarako, eta Goierrin hainbat ekintzaantolatu dituzte eragile ezberdinek. Gaur Goierriko LAB-ek deituta,elkarretaratzea egin dute Beasaingo udaletxe aurrean, 12:00etan.
Bihar, Urretxun eta Zumarragan SantaLutzi eguneko azoka egingo dela aprobetxatuz, Areizaga-Kalebarrenplazan postua jarriko dute Egin Dezagun Bidea taldeko kideek.Pintxoak, salda eta presoei elkartasuna adierazteko materiala saldukodituzte bertan. Herriko hainbat gunetan, errifak ere salduko dituzte,eta asteartean bertan euskal produktuez osatutako saskia zozkatukodute, 14:30ean, Areizaga-Kalebarren plazan. Urtero bezala bazkariakeskainiko dituzte Amalur elkartean. Arratsaldeko 13:00etatik aurreraeta 15 euroren truke bazkaldu ahalko da.
Egilea: Goierriko Hitza