Zumarraga- Urretxuko euskarazkoirakurle taldeak 2011. urteko azken bilkura egingo du gaur, abenduak15, arratsaldeko 19:00etan, Zumarragako Zelai-Arizti kultur etxean.Gaurko bilkuran Edorta Jimenezen “Ispiluaren kalteak” (Elkar,2008) ipuin liburua izango da aztergai eta oraingoan idazlea bertanizango da.
”Ispiluaren kalteak” lanak zortziipuin garaikide biltzen ditu. ”Ez dakit gaien tratamenduan igarridudan ala ez, baina egungo gizarteak kezkatzen nau” adierazi zuenJimenezek liburua aurkeztu zuenean. Urdaibaiko giro urbanoa dukokagune. Bazterkeria, drogak, espekulazioa, etorkinen esplotazioaeta antzeko gaiak aztertzen ditu.
Edorta Jimenez Ormaetxea euskal idazleaMundakakoa da. Bai bere izenez bai Omar Navarro ezizenez ere idatzidu obra bereziki oparoa. Nobela eta poesia landu ditu etaartikulugile ere ibiltzen da. Zalantzarik gabe Bizkaiko idazleoparoenetakoa da gaur egun.
Beraz, interesa duen edozein agerdaiteke gaur arratsaldeko tertuliara. Liburuaren gainean arituko dataldea eta interesa duenarentzat idazlea ezagutzeko aukera politaizango da. Hitzordua, 19:00etan da Zumarragako Zelai Arizti kulturetxean.
Argazkia: Edorta Jimenez idazlea, gauraztergai izango den liburua eskuan (utzita)