Badira zenbait urte, Zumarragako MisioTaldeak eta Jasokundearen parrokiako katekistek elkartasun dendairekitzen dutela Gabon garaiari begira. Elkartasun dendan ateratakodirua, Haitira bideratuko dute, ongizateko proiektuetan gastatzeko.Laveneou herrian eskola eraiki dute, Herriak Elkarlanean taldeakbideratutako proiektuan. Goierriko erakunde eta enpresa batzurenlaguntza jaso dute proiektu horretarako. Orain, Zumarragako MisioenLagunek, eskolara doazen haurrek etxean ikasteko aukera izan dezaten,lanparak bidaliko dituzte. Urtarrilean Herriak Elkarlanean taldeakHaitira edukiontzia bidaliko duela aurreikusita dago, eta MisioenLagunek orduan bidaliko dituzte lanparak.
Elkartasun dendan saltzen duten guztiabidezko merkataritzaren barruan dago. Gobernuz kanpoko hainbaterakundek bideratutako produktuak dira. Dendan Gabonetako loteria eresaltzen dute. Urtetik urtera, gero eta produktu gehiago dago salgai.Aurten, esate baterako, te aukera oparoa dago, hemezortzi kaxaezberdin. Produktu kosmetikoak ere asko dira. Jatekoak, apaingarriaketa artisautzak ere badaude. Denda abenduaren 23ra arte zabalikegongo da, Bidezar kalean. Astegunetan arratsaldeko bostetatikzortzietara.
Baina ez da elkartasun denda, MisioenTaldeak herrialde txiroagoak laguntzeko urtean zehar egiten duenekimen bakarra. Izan ere, urtarrilean janaria biltzeko kanpaina ereegingo dute eta martxo aldera elkartasun afaria antolatuko dute dirualortzeko.
Ez dute diru askorik ateratzenelkartasun dendarekin, izan ere helburua, etekin ekonomikoa ateratzeabaino, kontzientziazio lana egitea da. Eskoletako taldeak joatendira, adibidez, eta dendaren helburuak eta saltzen dituztenproduktuen ezaugarriak azaltzen dizkiete.
Egilea: Goierriko Hitza
