Gabon garaian, asko dira abesbatza,musika banda eta eta talde ezberdinek antolatzen diztutenkontzertuak. Asteburuan hiru izn dira, eta astean zehar jarraipenaizango dute.
Larunbatean, 19:30etan hasi zenAntzinako Ama txistulari taldeak, urtero sasoi honetarako antolatzenduen txistu kontzertua. Ohikoa izan zen, txistua bestelakoinstrumentuekin, kantuarekin eta dantzarekin uztartu zituen emanaldiaizan zen. Iaz bezalatsu, aurten ere ia 200 musikari, dantzari etakantari igo ziren oholtza gainera, eta urtero bezala, jendez bete zenZumarragako Beloki pilotalekua. Baina aurtengoak bazuen zerbaitezberdina. Aurten, kontzertua taldeko sortzaileetako bati eskainizioten, uda partean zendu zen Esteban Barrenari.
Egun berean eskaini zuenGabon-kontzertua Irimo Azpi abesbatzak ere. Urretxuko LourdeskoAmaren elizan izan zen emanaldia. Era berean, urteroko ohiturakberrituz Zumarragako Musika Banda era Gabonetako kontzertuaeskaintzeko bildu zen. Atzo eskaini zuten emankizuna, DonostiakoOrfeoi Txikiaren laguntzarekin. Goiargi abesbatzak ere igandeanaukeratu zuen. 19:00etan Mertzadariar Lekaimeen elizan egin zutenkontzertua.
Baina, esan bezala, Gabon-kontzertuakez dira asteburuarekin batera amaituko.Gaur, 19:00etan SekundinoEsnaola musika eskolako ikasleen gabon-kanta kontzertua izango da,Labeagan. Eta ostiralean, Urretxuko Iparragirre Balerdi musikatailerrak, Lizarriturri txistulari elkarteak eta Sekundino Esnaolaeskolako haur abesbatzaren txanda izango da, San Martin de Tourselizan, 19:30ean.
Argazkiak: Antzinako Ama txistu taldearen eta Irimo Azpi abesbatzaren emanaldiak
Egilea: Gotzon Aranburu