Oñati Zero Zabor taldeakhitzaldia eman zuen atzo Urretxuko Aizpurunea kultur etxean. ”Nolabildu eta kudeatzen ditugu hondakinak?” izan zen hitzaldiaren leloa,eta galdera horri eta zaborraren kudeaketa ezberdinek sortutako bestebatzuei erantzuten saiatuko ziren bertan. HitzaldiaZumarraga-Urretxuko Zero Zabor taldeak antolatu zuen, eta jende ugaribildu zen bertara.
Hitzaldi hau antolatzearen arrazoietakobat, azken urteetan Gipuzkoan zaborraren kudeaketak sortu dueneztabaida izan da. Izan ere, azken urteetan, ”zaborra arazo handiabilakatu” dela diote Zumarraga-Urretxu Zero Zabor taldeko kideek.Hori dela eta, zaborra kudeatzeko orduan zein irtenbide daudenaztertzea beharrezkoa dela diote. Horregatik, hasteko ”OñatiZero Zabor taldeko kideek gaur egun hondakinak nola bildu etakudeatzen ditugun” azaldu zuten atzo, hitzaldia argazkiz lagunduzuten, gaia hobeto azaltzeko. Izan ere, zaborra ”denon arazoa” delaeta ”gaiari gogor heltzeko garaia heldu dela” esan zutenhitzaldiaren antolatzaileek.
Hitzaldiaren ondoren, Zumarraga-UrretxuZero Zabor taldearen aurkezpen publikoa egin zen; ”talde anitza etairekia osatu” nahi dute etorkizunari begira. Bide batez, interesaduen inork taldearekin harremanetan jarri nahi izanez gero ondokohelbide hau erraztu zuten: zuzerozabor@gmail.com.
- Argazkiak: atzoko hitzaldiaren bi une
- Egilea: Gotzon Aranburu