Zumarragako Bilduren Udal Taldeak,Legazpiko Kirol Patronatuak berriki hautsitzat eman duenhitzarmenaren gainean hitz egin du. Prentsa-ohar baten bitartezjakinarazi du, ”inolako zalantzarik gabe haustura atzerapauso bat”dela, eta zumarragarrentzako kirol eskaintzaren murrizte batsuposatuko duela uste du. Dena den, zalantzan jarri ditu baita, MikelSerranok pasa den astean prentsaurrekoan esandako zenbait gauza ere.
Akordioa berraztertu
Haustura eman bada, 1998tik indarreanzegoen hitzarmena ”zaharkituta” gelditu delako izan dela uste duZumarragako Bilduk; eta horrek ”akordioa berraztertzera behartzengaitu”, dio prentsa oharrean. Horregatik Legazpiko eta Zumarragakoalkateei elkartu eta gaiari buruz hausnartzeko deia luzatu die. Aldiberean, eskualde mailako kirol eskaintza egiteko ”une aproposa”dela uste dute, eta Urretxu eskaintza horri batu beharkolitzaiokeela. Ikuspegi beretik, Gipuzkoako Kirol Txartela ezartzeak”arazo honi irtebide bat” emango lioke Bilduren ustetan.Horretarako, ”eskualde mailan jarrera bateratu bat aurkezteainteresgarria litzateke, aldundiaren inplikazioa lortzeko”.
Hainbat zehaztapen
Hitzarmenaren hausturaren gainekoiritzia emanda, Zumarragako Bilduk Mikel Serrano alkateak gaiakudeatzerako orduan hartutako jarrera ere izan du hizpide. Serranok,abenduaren 27an Legazpiko alkateari gaiaren inguruan hausnartzeko bihilabete eskatu zizkiola, baina bere eskaera ez zela aintzat hartuesan zuen pasa den astean eskaini zuen prentsaurrekoan. LegazpikoKirol Patronatuak 2011ko urtarrilean hartua zuen erabakia, eta Bildukesan duenez, ”gaiari buruz hitz egin zen 2011ko azaroaren 15eanZumarragan egin zen udaleko kirol komisioan”, eta horregatik ”ezdiogu zentzurik ikusten abenduaren 27an hausnarketarako bi hilabeteeskatzea”.
Beste zenbait gairen artean”Zumarragako kirol instalakuntzen egoera tamalgarriari” egotzidiote zumarragar batzuk Legazpiko azpiegitura nahiago izatea. Urtero,uda sasoian ”oso garestiak diren konponketa lanak” egiten diraIspillan; horren ordez, ”instalakuntzen birmoldaketa sakon bat”egin beharko litzateke Bilduren iritziz. Baina urrutiago ere joandira prentsa oharrean, eta ”diputazioari dirua interpretaziozentroetarako baino, horrelako gauzetarako eskatu beharkolitzatekeela” iradoki diote Serranori.
Amaitzeko, Bilduk pasa den astekoprentsaurrekoan, ”argazkia baino bilatzen ez zelako” ez zuela partehartu esan du. Gaiaren inguruko informaziorik ez zitzaiela erraztuesan dute, eta ”kirol komisioan aipatu gabe, bezperan egindako deibatekin” izan zutela prentsaurrekoaren berri.