Zumarragako eta Urretxuko Karmakrosantzerki taldeak hiru urtetik gorako haurrei zuzendutako antzezlanataularatu zuen larunbat arratsaldean Zelai Arizti kultur etxean.Karmakros kontuketan izena eman zioten saioari, eta hiru teknikauztartu zituzten bertan: ipuin kontaketa saio bat, clown teknika etamargolaritza.

Lau ipuin kontatu zituzten: Madregaiaeta eguzki zaharra, Rachida ureramailea, Urrezko txanoa zuen ipotxaketa Kua abenturak. Mary Franco, Arantxa Azaldegi, Jose Felix, PatxiRemiro eta Rafi Herrero aktoreek jantzi zituzten clown jantziak etahitzik esan gabe, ipuinen kontakizunean lagundu zuten. Josune Goenagaaktore zumarragarrak, eta Karmakroseko kide ohiak lagundu zien,narratzaile lanak eginez. Hain zuzen, azken honek clown-arem ingurukoikastaroa eman zien Karmakroseko kideei, dauden teknika ezberdinakikas zitzaten.
Bigarren aldia da Karmakrosek haurreizuzendutako antzezlan bat osatu duena. Duela bi urte, Josune Goenagaaktoreak utzitako testua erabili zuten Labeaga aretoan taularatuzuten antzezlan batean.
- Ikusi antzezlana laburbiltzen duen bideoa jarraian:
