Carlos Legaristi zumarragarrarentzat lehenengo aldia izangoda, eta baita Juan Jose Aroztegi (Beasain) eta Xabi Garmendia(Legazpi) gaztetxoentzat ere. 10 eta 9 urte dituzte, hurren hurren,eta Unai Elias urretxuarrarekin batera txapelketako gaztetxoenakdira. Baina, gazteak izanagatik «sorpresa asko ematen» ari direlaaitortu du Iriberrik. Jokatzeko modu ezberdina dute. «Gazteak izandaeuren jokatzeko modua oldarkorragoa da. Ez dute helduek bezain bestepentsatzen eta horrek partida politak ikusteko aukera eskaini digu»,argitu du Iriberrik.
Aitzitik, bada azken urteetan parte hartu ezduen, baina berriro txapelketara bueltatu denik ere. Hori daadibidez, Urdangarinen, Mendigurenen, Goñiren edo Grüberen kasua.Txapelketak, ohi bezala, bi zati izango ditu: ligaxka etakanporaketak. Ligaxka jokatzen ari dira orain jokalari guztiak. Iazez bezala, aurten zortzi talde antolatu dituzte lau beharrean. TxemaIriberrik azaldu du honen zergatia: «modu honetan ligaxkan jokalaribakoitzak jokatu beharreko partida kopurua murriztu dugu. Hala,kanpotik datozenei erraztasunak eman nahi izan dizkiegu». Ligaxkarenbarruan, talde bakoitzeko partaideek adosten dute partida jokatukoduten eguna eta ordua, «baldintza bakarra Eire tabernan jokatzeada».
Otsailaren 19an amaituko da ligaxka eta orduan hasiko dirakanporaketak. Final zortzirenak partida bakarrera jokatuko dituzte,eta baita final laurdenak, finalerdiak eta finala ere. Faboritoenartean dago aurten ere Jesus Mari Rodriguez, bost aldiz irabazi baitutxapelketa. Dena den, ezustekoak ere egon daitezke Iriberrirenesanetan, «sorpresak izan ditugu ligaxkan zehar, Egoitz Irurezestoarrak esaterako, berdindu egin zuen Asier Imazekin». Aurtentxapelketa Eire tabernaren Facebookean jarraitu daiteke eta baita,aurreko ureetan bezala, eiretaberna.com web gunearen bitartez ere.
