Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Orokorra

Preso politikoek egindako eskulanak ikusgai jarriko dituzte gaur Urretxun

Urretxu eta Zumarraga
2012/02/17
Otamotz

Urtarrilaren 31n, hamar urte bete ziren Ainhoa Barbarin, Xabier Zabalo eta Ismael Berasategi Urretxuko eta Zumarragako preso politikoak atxilotu eta kartzelaratu zituztela. Urteurren hori zela eta, presoen senideak eta lagunak zerbait berezia egiteko beharra sentitu zuten. Hortik sortu zen presoek kartzela barruan egiten dituzten eskulanak herritarrei erakusteko ideia. Aipatutako presoen lanez gainera, Joseba Segurola eta Gonzalo Rodriguez presoen eskulanak ere izango dira ikusgai. Inocente Soria Tente preso ohiaren margoak ere erakutsiko dituzte, gainera.

 

Erakusketa gaur inauguratuko da, 19:00etan, Urretxuko Juan de Lizarazun. Lanak, hilaren 26ra arte egongo dira ikusgai. Azkeneko egunean bi eskulanen zozketa ere egingo da. Zozketan parte hartzeko izena eta abizena paper batean idatzi eta guztion eskura egongo den kutxa batean sartzea nahikoa izango da. Presoek egiten dutena ikusgai jartzeaz gainera, kartzelan egunerokoa nolakoa den ezagutzera emateko baliatu nahi dute erakusketa hau presoen senideek eta lagunek. Izan ere, «kartzelan dena konplexuagoa da», azaldu dute, «eskulanak eta materialak lortzea oso bide neketsua da askotan eta oztopo asko jartzen dituzte kartzela gehienetan».

 

Espainiar eta frantziar estatuetan sakabanatuta dauden euskal presoek, eguneko ordu gehienak zelda barruan ematen dituzte. Horregatik, garrantzitsua da senide eta lagunen iritziz egiteko zerbait izatea. «Euskal presoen ia gehiengoak ikasi egiten du kartzela barruan» azaldu dute, «ahal dutenetan tailer ezberdinetan ere ematen dute izena». Urretxuko eta Zumarragako euskal presoen artean adibidez, Ainhoa Barbarinek haria, larrua eta feltroa lantzen ditu Valentziako espetxean. Tarteka margotu ere egiten du. Xabier Zabalok baldosa gainean margotzen du eta dietetika eta nutrizioa ikasten ari da Puerto de Santa Marian. Joseba Segurolari, momentuz larrua lantzen uzten diote Murtzian eta batxilergoa ere amaitu du, «nota oso onekin». Gonzalo Rodriguezek eskulanak egiteko arazo handiak ditu Herrera de la Manchan, baina fruta hezurrekin koilareak eta pultserak egiten ditu. Informatika ikasketak ere egiten ari da. Ismael Berasategi, Frantzian dago, Moulins-en. Egur taila eta pintura lantzen ditu eta txinera ikasten ari da.

 

Inocente Soriak, Tentek ere ondo ezagutzen du Frantziako kartzela sistema. «Ni bertan hasi nintzen margotzen», azaldu du, «kartzelan denbora ahalik eta azkarren pasatzea besterik ez duzu nahi, eta niri koadroak margotzeak asko lagundu zidan». Guztiak dira, baliabide gutxirekin eta irudimena erabilita gauza asko egin daitezkeenaren adibide. Presoak oso gustura daude erakusketarekin, eta ilusio berezia sortu die euren lanak herrian erakusteak. Senideek eta lagunek aitortu dutenez, «nolabait esateko, herritik gertuago sentitzeko» modu bat da beraientzat.

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Eskerrik asko bizitzaren azken fasea goxatzeagatik eta bizia ematen jarraitzeko aukerarengatik

2025/12/12
Urretxu eta Zumarraga
2

Zumarragako Udalak parke bat estaliko du: Zelai Ariztikoa, Izazpikoa edo Etxeberrikoa

2025/12/10
Zumarraga
3

Maratoi erdia egingo dute bidegorrian, Urolako Trenaren mendeurrena ospatzeko

2025/12/10
Urretxu eta Zumarraga
4

Santa Lutzi eguneko sarietako irabazleak

2025/12/13
Urretxu eta Zumarraga
5

Korrikako produktuak salduko dituzte ostiralean Zumarragako plazan

2025/12/11
Urretxu eta Zumarraga
6

Santa Lutzi feria giro betean ari dira ospatzen

2025/12/13
Urretxu eta Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT