Goñiren omenezko pilota txapelketaren XXI. edizioa hasiko da etzi, Zumarragako Beloki pilotalekuan. Datozen zazpi asteetan afizionatu mailako pilotari onenak elkartuko ditu lehiaketak.
Etzi, final-laurdenetako lehenengo kanporaketa jokatuko dute, 18:30etik aurrera. Lehenengo, Beloki pilota elkarteko eskolako haurrak arituko dira. Ondoren, promesetan eta senior mailan partida bana jokatuko dute. Promesetan Santxok eta Urretabizkaiak neurtuko dituzte indarrak. Seniorretan, Yoldi eta Senperena, Olaetxea eta Perezen kontra arituko dira.
