Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Gizartea

Jaten duguna baserritik datorrenean

Urretxu eta Zumarraga
2012/02/22
Otamotz

Jaten duguna garela esan ohi da. Gure gorputzari ematen diogunak egiten gaituela indartsuago edo ahulago, osasuntsuago edo gaixoago. Baina, benetan egiten al diogu kasu jaten dugun horri? Ba al dakigu jaten duguna nola ekoiztu den eta nondik datorren?

 

Elikadura osasuntsuak duen garrantziaz ohartuta batetik, eta baserritarrek gero eta produktu gutxiago saltzen dutela konturatuta bestetik, kontsumo-taldeak sortzen hasi dira Euskal Herrian.

 

EHNE baserritarren sindikatuak eta Biolur elkarteak bultzatutako ekimena da, zenbait hilabeteetatik hona errealitate ere badirenak Goierrin. Baserritarren eta kontsumitzaileen arteko taldeak dira funtsean, Gipuzkoan Basherri izena hartu dutenak. Baina hori baino zerbait gehiago ere badira.

 

Bi aldeen arteko «harreman zuzena eta konpromisoa» dira kontsumo taldeen muina, Gorka Sasieta, Ezkio-Itsasoko baserritarrak esan duenez. Baserritarrak, hau da ekoizleak, astero baserriko produktuez osatutako otar bat osatzeko konpromisoa hartuko du. Kontsumitzaileek aldiz, aurrez adostutako denbora tartean, baserritarrari astero produktuak erosteko hitza eman beharko dio. Gainera, salduko diren produktu guztiak modu ekologikoan ekoiztutakoak izango dira, sasoian sasoikoak eta inguruko baserri bateko baratzean erein eta hazitakoak.

 

Otarra osatzen duten produktuen kantitatea ordaintzen den kuotaren araberakoa izan ohi da, eta taldeko kontsumitzaile guztientzat hilero berdina izango da.

 

Sasoikoa eta bertakoa

Goierrin hiru kontsumo talde daude martxan, edo martxan jartzekotan. Beasainean, iazko maiatzean hasi ziren, Urretxun eta Zumarragan azaroan, eta Ataunen datorren maiatzean hasiko dira lanean. «Legazpin ere martxan jarri nahi da horrelako talde bat», dio Sasietak «baina kontsumitzaileak egon badauden arren, ekoizleak falta zaizkigu». Baserritarrak gustura daude ekimenarekin, baserrian eguneroko lanari heltzeko «pizgarri bat» dela diote. Jexux Leunda baserritarra arduratzen da besteak beste, astero otarrak Beasaingo kontsumo taldeei eramateaz. Balorazioak egiteko oraindik goizegi dela dio, baina «ekimenarekin oso pozik gaude. Jendea ez da gehiegi animatu momentuz, baina oraindik ez da urtebete ere igaro eta, egia esan, jasotako erantzunarekin oso gustura gaude», gaineratu du.

 

Salerosketa harreman bat dago kontsumo taldeen oinarrian, baina asko dira, bertako kideek baieztatzen dutenez, gizarteari berari eskaintzen dizkion onurak. Esate baterako, tokian tokiko garapen ekonomikoa sustatzen du, euskal kultura babesten du, garraioaren erabilera murrizten du, landa eremuak bizirik mantentzen laguntzen du eta herritarren eta landa eremuaren arteko harremana berreskuratzea ahalbideratzen du.

 

Pili Eskisabel ataundarrak, berari ekimen honi esker, baserriko lana «esker onekoagoa» egiten zaiola aitortzen du. «Badakizu ez duzula ia galerarik izango, konpromisoa hartu duzun kontsumitzaile horientzako egiten duzulako baratza». Baina ez hori bakarrik, «egindako lanagatik jasotzen dugun etekina ere duinagoa da, hau da, gure produktuengatik jasotako diru-ordaina justuagoa da, bitartekaririk ez dagoelako», zehaztu du. Kontsumitzaileentzat ere onurak nabarmenak direlako dio Eskisabelek. «Azken batean produktu freskoak, garaikoak eta bertakoak jaten dituzte. Eta ezin da ahaztu, horrek kalitateari eransten dion balioa».

 

Horretaz gainera, baserritarren eta kontsumo taldeen arteko harremana haratago doa. Internet bitartez komunikatzeko aukera dute, «blog komunitateak ditugu horretarako», aipatu du Leundak, «gomendioak emateko edo errezetak elkartrukatzeko erabiltzen dira», adibidez. Baina gainera, auzolana ere egiten da. Gorka Sasietak azaldu duenez, «kontsumitzaileak baserrira gonbidatzen ditugu, baserria ezagutzeko. Baita, behar denean ere, baserritarrari baratzean esku bat botatzeko ere».

 

Bilerak astero

Bi talde daude martxan Goierrin, momentuz. Beasainen 24 kontsumo talde daude eta asteartero biltzen dira, 19:00etan Gernika pasealekuan, pilotalekuaren alboan. Urretxun eta Zumarragan 20 bat ari dira parte hartzen eta beste zazpi itxaron zerrendan daude. Astelehenero biltzen dira 19:00etan Areizaga-Kalebarren plazan. Beraiekin harremanetan jartzeko azapekobareak@blogspot.com eta altxaporrutaldea@blogspot.com helbideetara jo dezake interesa duenak. Kontsumo taldeak poliki-poliki hasi dira pausoak ematen Goierrin, baina denborarekin gorputza hartzen doan ekimena da. Garai bateko kontsumitzaileen eta saltzailearen arteko harremanak gaurko egunera ekartzeko, gure inguruneari errespetu gehiago zor diogula gogorazteko eta gure kulturaren oinarria diren baserriak bere horretan mantetzea, guztion ardura dela ez ahazteko helburuarekin dator, gainera.

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Pello Biain filosofia irakasleak erretiroa hartu du

2025/07/05
Urretxu eta Zumarraga
2

Antion da gaur festa

2025/07/02
Zumarraga
3

Santa Anastasia jaietako egitaraua

2025/07/04
Urretxu
4

Antxiñako Ama taldeko txistularien mezu hunkigarria

2025/07/03
Zumarraga
5

Emakumeen lehen ezpata dantzaren 10. urteurrena

2025/07/02
Zumarraga
6

Urretxuko Euskal Jaiko herri bazkarirako txartelak hilaren 15ean jarriko dira salgai

2025/07/04
Urretxu
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT