Preso politikoen eskulanekin eta artelanekin erakusketa osatu zuten Urretxun, Juan de Lizarazu aretoan ikusgai jarri zutena. Bertan, bi presoren lan bana zozkatu zuten. Inocente Soria preso ohiaren koadro bat eta Ainhoa Barbarin presoak eginiko eskulan bat ziren sariak eta Mikele Albarracinek eta Unai Perezek jaso dituzte.
Bestalde, aditzera eman dutenez, Herrira plataformak osaketa-batzarra egingo du martxoaren 15ean, 20:00etan Urretxuko kultur etxean. Herritar guztiei egin diete plataforma osatzera joateko deia. Herrira plataformak euskal preso politikoen giza eskubideak errespeta daitezen eskatzeko helburuz sortzen ari dira herri askotan.
