Eire-Bankoa XakeTxapelketa azken txanpan sartzekotan da, aste honetan jokatubaitituzte final laurdenak. Herriko bi jokalari onenak aukeratzekofinal erdiak ere burutu dituzte jada.
Eire txapelketan bost aldiztxapeldun izan den Jesus Mari Rodriguezek Jokin Fernandezen aurkajokatu zuen, Rodriguezen garaipenarekin amaitu zelarik partida. MikelZubiak agur esan zion txapelketari Jon Regillagaren aurka jokatutakopartidan. Baita hiru aldiz txapeldun izan den Carlos Erostarbelegazpiarrak ere.
Egoitz Irureren aurka jokatzea egokitu zitzaion.Mario Gallego eta Aitor Gallastegirena izan da azkeneko partida.Azken honentzat izan zen finalerdietarako txartela. Gallastegi-Irurefinalerdia astelehenean jokatuko da 18:00etan. Rodriguez etaRegillagaren artekoa, berriz, asteartean 21:00etan.
Herriko bionenak
Herriko bi jokalari onenak aukeratzeko finalerdiak ere gauzatudira jada. Joseba Urdangarin eta Juanjo Muñoz eta Hurko Mendigureneta Jose Manuel Gonzalezen arteko partidak dira jokatu direnak.Urdangarin eta Mendigurenentzat izan ziren garaipenak.Eiretxapelketaren finala, kontsolazio finala eta herriko bi jokalarionenak aukeratzeko finala martxoaren 18an, igandea, jokatuko dira16:00etatik aurrera.