Goñiren Omenezkoaren final-laurdenetako azken partidak jokatu dituzte Zumarragako Beloki pilotalekuan. Promesetan, lau t’erdian, Dorronsorok erraztasunez irabazi dio Jakari, 22-9.
Beloki elkarteko kideek adierazi dutenaren arabera, «Dorronsorok airea bilatu zuen, eta Jaka bere nahietara mugitu zuen kantxan. Irabazleak partida oso ona jokatu zuen».
Binako seniorretan Elezkano-Diez eta Azpiri-Irureta bikoteak neurtu ziren, «partida ona izan zen, eta oso orekatua», diote pilota taldetik. Amaieran, Elezkanok eta Diezek garaipena lortu zuten, 22-17.
Datorren astean finalerdiak jokatuko dituzte.