Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Kirola

«Nik bezala, beste askok ere izan dezakete tokia txapelketan»

Urretxu eta Zumarraga
2012/03/15
Otamotz

Imanol Magro kazetariak egin dio Lasari elkarrizketa:

Ibilbide gazi-gozoa izan du txapelketan, partida bikainak eta kaskarrak jokatu dituelako. Dena den, gustura gelditu da.

Asteburuan ez du jokatuko, baina uste du binakako ligaxkako azken partidarako sendatuko zaiola zuntz haustura. «Segur askoUrretxun izango da, eta egon nahi nuke». Han bukatuko da Aritz Lasak (Urretxu, Gipuzkoa 1983) binakakoan egindako ibili gazi-gozoa.

Nola sentitzen zara? Lehen binakako txapelketa izan duzu, baina partida gutxi rabazi dituzu.

Banekienhala izan zitekeela. Ilusioz hasi ginen, Xala-Laskuraini irabazita, baina lehen itzulian ez genuen beste partidarik irabazi. Arazo asko: Zubieta eskuetatik justu, ni joko gutxirekin… eta gauzak ez ziren irteten. Gero, bigarren itzulirako, hobeto sentitzen hasi nintzen.

Zorte handirik ez duzue izan.

Batere ez. Dena guri tokatu zaigu. Ea hurrengo urte baterako zorte txar guztia kendu dugun.

Zer moduz ikusi duzu zeure burua? Txapelketan tokirik ba al duzu?

Bai,zergatik ez? Baina, nik bezala, beste askok izan dezakete. Une onean nengoen, eta nik opari bat bezala ikusten nuen, nire maila erakusteko aukera on bat, eta denetarik egon da. Olaizola II.aren aurkako lehen itzuliko partidatik aurrera gauzak hobeto joan dira; partida bikainak jokatu ditut.

Hasi aurretik, eta zuk ezer egin gabe, Gonzalezen iskanbilaren erdian ikusi zenuen zeure burua. Eragin al zizun?

Hautsasko harrotu zen, eta jendeak hitz egiten zuen. Baina, tira, azken finean, beroaldi bat izan zen, eta halako gauzak neurtu egin behar dira,besteak ere nahasten dituelako. Baina nik ez diot bueltarik eman. Eragitekotan lehen partidan eragin beharko zidan, eta lasai irten nintzen.

Txapelketako zein partidarekin gelditu zara gusturen?

Urretxukoaoso ona izan zen nire aldetik, Zubietak asko sufritu bazuen ere. Laguntzea tokatu zitzaidan, sotamanoka, eta hor egon ginen, 18-20. Ia bakarrik jokatzen, hor izan genituen. Peñarekin jokaturikoa ere polita izan zen. Txarrak ere egon dira. Esaterako, Titinen aurkako lehen itzulikoa. Hor ikusi nuen ezin nuela hala jokatu, hainbeste errespeturekin, hain serio… Alaiago jokatu behar dela ikusi nuen, gehiago sartuz.

Azken urtean gora egin duzu, txapelketan sartu arte. Estelarretakoa al zara?

Aspenlehia handia dago. Batzuek postua ziurtatua dute, eta beste batzuek lanean jarraitu behar dute, eta nik uste nire kasua hori dela. Nik lan egin behar dut estelarretan egoteko. Jartzen dizkidaten partidak jokatuko ditut nik; ez dut inolako arazorik. Ea udan ze partida jokatzenditudan. Ez naiz estelarretakoa bakarrik, baina zuloren bat baldin badago, saiatuko naiz sartzen.

Pilotari ibilbide luzea duzu: urteak afizionatuetan, gero Frontis, Aspe… Eta orain? Zer moduz enpresan? Noiz arteko kontratua duzu?

Urtea bukatu artekoa. Hiru urte daramatzat, eta oso gustura nago.

Enpresaren konfiantza baduzu.

Aukerakeman dizkit, eta harremana ona da. Behar izan nauenean hor egon naiz beti; konplitu behar izan denean konplitu dut. Normalean, asko jokatzekoa naiz, partida gutxi utzi ditut bertan behera. Eskuak pixka bat minduta izanda ere jokatzen badakit.

Iturgin izateari uzteko ematen dizu behintzat.

Aspaldi utzi nuen hori! Frontisen nengoenean ibili nintzen pixka bat, obra jakin bat egiteko edo.

Garai batean iturginek pilotariek baino gehiago irabazten zuten.

Ez zen, bada, hori nire kasua. Baina garai hartan ondo zetorren beste lantxo bat izatea. Dena den, hobeto bizi naiz orain.

28 urte dituzu, eta orain gutxi iristen dira adin horietara profesionaletan izar handiak izan gabe.

Egoerapixka bat finkatu da. Konfiantza eman dieten gazteak hor daude: Apezetxeak, Ongaik… kontratua berritu dute. Aurretik egon zen garai bat jende asko kaleratu zutena. Pilotariek oso gazte debutatzen dute, eta modu jarraituan jokatzea behar dute. Ez badiezu ematen, agian motz gelditzen dira, eta 18 urterekin debutatu zuena 22rekin oraindik egitekedago. Nik 25ekin debutatu nuen.

Bide luzea izan da zurea.

Etagogorra. Garai batean frustragarria izan zen. Jende asko ikusten zenuengoraka, Asegarcera eta Aspera, eta zaila egiten zen haiekin jokatu arren aukera hori ez nuela jasotzen ikustea. Baina jarraitu egin behar da.

Frontis desagertu zenean atsekabea hartuko zenuen.

Bai,han tenplea hartu eta lagun asko egin nituelako. Horregatik behar da jende heldua enpresetan, gazteek ikas dezaten, eta nik asko ikasi nuen.

Perspektiba zabal hori izanda, nola ikusten duzu pilota profesionala?

Oraingazte asko lotzen da, agian gazteegi. Afizionatu maila ezagutu egin behar dela uste dut, hor baino gehiago ez duzulako inon ikasiko. Hala ezbada, profesionaletan egurra ematen dizute. Bestalde, 15-16 urterekin kontratu aurreko bat egiten duten pilotariek ez badute gora egiten, non bukatzen dute? Afizionatu mailatik pasatzea beharrezkoa da.

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Santa Anastasia jaietako egitaraua

2025/07/04
Urretxu
2

Pello Biain filosofia irakasleak erretiroa hartu du

2025/07/05
Urretxu eta Zumarraga
3

Urretxuko Euskal Jaiko herri bazkarirako txartelak hilaren 15ean jarriko dira salgai

2025/07/04
Urretxu
4

Zea Mays eta Gozategi taldeek joko dute Urretxuko jaietan

2025/07/04
Urretxu
5

Urretxu-Azkoitia errepidean autoak txandaka pasako dira astelehenetik aurrera

2025/07/04
Urretxu eta Zumarraga
6

Nahia Garrido igerilari urretxuarrak zilarrezko domina lortu du Europako txapelketan

2025/07/04
Urretxu
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT