Binakako pilota txapelketako azken partida jokatuko du Aritz Lasa urretxuarrak ostiralean Ederrenan. Zubietarekin jokatu behar bazuen ere, azken orduko aldaketak izan dira, eta Peñagarikano izango du bikote. Partida honetan urretxuarrak agur esango dio aurtengo txapelketari, izan ere, ez dute hurrengo fasera sailkatzeko adina punurik eskuratu. Ostiralean Olaizola II.a eta Oier Mendizabal izango dituzte aurkari. Bigarren honek Beroizen lekua hartuko du. Bikote hau sailkapeneko buru da, orain arte jokatutako partida guztiak irabazita.
Ostiralean 22:00etan hasiko da pilota jaialdia Urretxuko Ederrenan. Apezetxeak eta Ladis Galarzak Mendizabal III.aren eta Cecilioren aurka jokatuko dute lehendabiziko partidan.
Bigarren partidako pilotariek bihar, asteazkena, egingo dute pilota aukeraketa Ederrenan, 16:00etan.
Bestalde, Urretxuko eta Zumarragako gaztetxeak partida horretarako hiru sarrera bikoitz zozkatuko ditu. Kunkkinzona.net webgunearen bidez egingo dute hori. Atari berean har daiteke parte.
