Datorren astelehenean ospatuko dute Pazko Bigarreneko jaia Antion. Eguraldi txarra egiten badu, ekitaldi guztiak Euskadi plazan egingo dituzte, Zumarragan. Jolasekin eta txokolate janarekin emango diote hasiera, Antion, Pazko Bigarreneko jaiari, 16:30ean.
Ondoren, aizkora erakustaldia izango da. Aurten, Jabier Aranberri Elgorriaga eta Mikel Larrañaga Aizpurutxo bikotea, Joxe Ugarteburu eta Xabier Zaldua Gurrutxaga bikotearen kontra lehiatuko da 17:30etik aurrera.
Jarraian, udal ordezkariek Antioko elizari bisita egingo diote. Amaitzeko, Antxiñako Ama txistulari taldeak eta trikitilariek alaitutako erromeria izango da Antion.