Amaia Artolazabal idazle zumarragarrak irabazi du Urretxuko etaZumarragako Bertso Eskolak antolatutako bertso sorkuntza lehiaketa.Seme jaioberriari eskainitako ikus-entzunezkoa osatu zuenArtolazabalek, eta lehiaketara bidali. Antoine Saint-Exupéry idazlefrantsesaren Printze Txikia eleberriko lehenengo marrazkitikabiatuta, Xabier Leteren Amaren bularra sehaska-kantako doinuahartuta, bederatzi bertso osatu ditu Artolazabalek. Ikus-entzunezkoankantatu egiten du idazleak, bere semearen aita gitarran lagun duela.
Sariaren aitzakian egindako elkarrizketa publikatuko da bihar,Goierriko Hitza egunkarian. Elkarrizketan, besteak beste, "hainazkar doan denborari eusteko" idazten duela dio AmaiaArtolazabalek.
