Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde, Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza sailak airearen kalitatearen inguruko plana aurkeztu die Urretxuko, Zumarragako eta Legazpiko udalei. Plan honek egoeraren diagnostikoa zein hartu beharreko neurriak hartzen ditu. Plana aurkezteko bilera apirilaren 25ean egin zuten, eta udalek hilabetean ekarpenak egiteko konpromisoa hartu dute; bide batez, jaurlaritzaren eta udalen arteko elkarlana bultzatzeko mahaia sortzea adostu dute.
Airearen kalitateak soka luzea ekarri du Goierri garaian. Orain artean, Zumarragarekin lotu izan da, batik bat, kutsaduraren gaia. Plan honek dakarren berritasunetako bat da Urretxuko eta Legazpiko udalak inplikatzen dituela.
