Oihane Zabaleta, Urretxuko alkateakpubliko egin zituen zenbaki hauek azkeneko osoko bilkuran. Udalgobernuak aurkeztutako aurrekontuak eztabaida handia sortu zuen,Bilduren eta oposizioan dauden EAJ eta PSE-EE alderdien artean. Denaden, aurrekontuak onartu egin ziren, azkenean, Bilduren aldekobotoekin. EAJ eta H1! abstenitu egin ziren eta PSE-EEk kontra bozkatuzuen.Urretxuko Udalak duen zorpetze maila altuak eta besteadministrazio publikoek egindako murrizketek erabat baldintzatu ditu2012ko aurrekontuak. Hala, «aurkeztu dugun aurrekontu guztiaren %6,1daukagun zorra kitatzeko erabiliko da», jakinarazi zuen alkateak.Udalak, 2011ko jarduera zenbaki negatiboetan amaitu zuen, batetik.Eduki zituen diru sarreren eta gastatu zuenaren artean, «458.000euroko soberakin negatiboa pilatu dugu», gaineratu zuen. Horri,aurten Foru Funtsari 2009ko eta 2011ko jarduerei dagozkien itzulketakbueltatu beharra gehitu behar zaio. Horrekin batera, aipatu beharradago administrazio publikoek, aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak,murrizketak egin dituztela euren diru partidetan.
Aurten, Foru Funtsetik, «%7 gutxiagojasoko dugu, eta murrizketa handiagoa izan daiteke oraindik», esandu Zabaletak. Eusko Jaurlaritzako murrizketak ere handiak dira «gurimin gehien eman diguna, gizarte larrialdietarako %75 gutxiago emangodutela jakitea izan da», gehitu du. Hala, guztira, ia 600.000 eurogutxiago jasoko du Udalak administrazio publikoetatik.
Egoera ekonomikoa «larria»
Udalak bizi duen egoera «larria» delaesan zuen alkateak, gastuen kontrol zorrotza egitera eramango dituenaeta «aurten eta datozen urteetan gerrikoa estutzera» behartukodituena. Gaur egungo koiuntura ekonomikoaz gainera, hau guztia«aurreko zorpetze sistemak funtzionatu ez duelako eta diru sarrerapublikoak jaitsi direlako» gertatu dela ziurtatu zuen alkateak.EAJeta PSE-EE ez ziren bat etorri alkateak emandako argudio horrekin.Hala, Urretxuko udalaren egoera ekonomikoa aurreko udal gobernuakegindako «kudeaketa kaxkarraren» ondorioa dela esan zuten bialderdietako bozeramaileek. Itziar Agirrek hitz egin zuen EAJrenizenean. Udal gobernuari «gauzak ez direla ezkutatu behar» esanzien. Gogoratu zuen, udalak gaur egun duen zorpetze maila ez delamurrizketen eta aurreko sistemak porrot egin izanaren ondorioabakarrik. «Aurreko udal gobernuak zuena baino gehiago gastatu zuen»,gaineratu zuen «eta hori ere esan egin behar da.
Esandakoa argudiatzeko hainbat datueman zituen Agirrek. «2006an, udalak 8.200.000 euroko aurrekontuazuen eta 1.700.000 euroko soberakin positiboa», esan zuen. Horrekinbatera, «2009an eta 2010ean udal honek eskatutako kredituak 2011neta 2012an hasi gara ordaintzen», gehitu zuen. Baina, areago erejoan zen, datu zehatzagoak emateko. Gernikako Arbola plazako lanek«hasiera batean 400.000 euroko aurrekontua zuten, baina azkenean,800.000 euro ordaindu ziren». Santa Barbarako jatetxean etaaterpetxean egindako lanak ere gogora ekarri zituen, «lan guztienkostua, azkenean, hasieran aurreikusitakoa baino %75 handiagoa izanzen».
Auditoria baten beharra
Aurreko legealdian, Urretxun sortu zen hirigintza lanak kudeatzen dituen eta udalaren menpekoa den SozietatePublikoaz ere hitz egin zuen Agirrek. «Bertako datu ekonomikoak ezditugu ezagutzen. Ez dakigu zer gertatzen ari den sozietatehorrekin», esan zuen, «bertan gertatu dena ez da normala eta ez daonargarria». PSE-EEko Jabier Martinek ildo beretik jarraitu zuen.Bere hitzetan, «koiuntura ekonomikoak eta aurreko legegintzaldikokudeaketa kaxkarrak», Urretxuri etorkizun beltza utzi dio.Aurrekontuak apirilean aurkeztea gaitzetsi zuen, «horrek lauhilabetez, kontrolik gabe lan egitera behartu baikaitu», esan zuen.Aurkeztu den aurrekontua ez dela «sendoa» gaineratu zuen, etaudalaren diruarekin aurretik zer gertatu den jakiteko auditoria batexijitu zioten udal gobernuko kideei.2012an «herrian egingo direninbertsioak ez dira 400.000 eurora iristen» eta horrek kezka handiasortzen diela gaineratu zuen, «Urretxu atzean geldituko dela»esanez.
Hamaikabat! alderdiko Luis Anjel Tellezere bat etorri zen ordura arte udaletxean egin den kudeaketa «txarra»izan dela esaterakoan. Baina atzera begiratzeak baino, «aurrerakoakkezka gehiago» sortzen diola jakinarazi zuen. «Daukagun egoeralarria da. Aurten aurreztu beharra dago, daukagun zorrari aurreegiteko», esan zuen. Hilero gastuaren kontrol bat egitearen aldeagertu zen, eta udaleko teknikariei hori egiten irakatsi beharkozaiela gaineratu zuen, «kultura eta heziketa hori barneratudezaten». Auditoriaren gaiari helduta, horrek «ez lukeela ezerkonponduko» gaineratu zuen. Aurrera begira, «dagoen arazoariguztion artean aurre egin beharko» zaiola esan zuen.
