Juan Mari Urdangarin hil da
Juan Mari Urdangarin zumarragarra hil da. Gasteizko bere etxean zendu zen atzo, 79 urte zituela, gaixotasun luze baten ondoren. Zumarragan jaiotako enpresa gizonak, herria utzi zuen ingeniaritza ikasketak egiteko. Caja Vitaleko arduradun izandakoari agurra egingo diote senitartekoek, Gasteizko San Prudentzio basilikan, bihar, 20:00etan eskainiko dioten mezan.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide