Bederatzi urte dira Urretxuk ez duela Gipuzkoako Herriarteko pilota txapelketan parte hartzen. Urteak dira, baina, dirudienez, hasiera bikaina eman diote urretxuarrek txapelketari. Alegiren aurka zuten lehendabiziko jardunaldia, pasa den larunbatean Ederrenan. Azkenean, 2 eta1 gailendu zitzaion Urretxu, Alegiri.
Alvarezek eta Agirrezabalek osatutako bikoteak 22 eta 9 irabazi zion Alegikoari, kadeteen mailan. Kruzek eta Erostarbe ere partida bikaina eskaini zuten seniorren mailan. 22 eta 12 gelditu zen markagailua partida amaitutakoan. Gazteen mailan, aldiz, ez zuen garaipena eskuratzerik lortu Urretxuk. Apaolazak eta Imazek 22 eta 7 galdu zuten alegiarren aurka.
Hurrengo jardunaldia datorren larunbatean izango da, Alegiko pilotalekuan. Txapelketan aurrera jarraitzeko, pasa den larunbatean bezala, bi partida irabaztea nahikoa lukete urretxuarrek. Aldiz, partida bakarra irabaziz gero, tantoak kontatu beharko lituzke. Momentuz, Urretxuk 10 tanto ditu bere alde. Aurre egitekotan Bidegoiango taldea izango litzateke Urretxuren hurrengo aurkaria. Aurten, guztira, 18 Gipuzkoa osoko herri ari dira Herriartekoan parte hartzen.
Ikusi jarraian Gotzon Aranburuk prestatutako bideoa
Egilea: Gotzon Aranburu
