Langileek beraiek Bideberri elkartearen«kudeaketa eskasa» eta «aldundiaren kontrol eza» jarri dituzte,egun bizi duten egoeraren arrazoitzat. «Beraiek dira gure egoerarenarduradun nagusiak», esan dute langileek prentsa ohar bitartez.Gipuzkoako Foru Aldundiak pasa den apirilaren 30ean bertan beherautzi zuen Bideberri elkartearekin zuen akordioa, hau «porrotekonomiko egoeran» zegoela argudiatuz. Dena den, akordioa hautsiarren, lanpostuak mantentzeko konpromisoa hartuko zuela helarazi zienaldundiak langileei. Trukean, langileek subrogazio eskubideari ukoegitea eskatu zieten, horrela, «aldundiak elkartearen zorra beregain ez hartzeko», esan dute.
Langileek, ordea, «agindutakoa ezdutela bete» salatu dute. Bideberrik Gipuzkoako bost herritan dituharrera etxeak, eta horietako 54 langile «opor mugagabeak hartzerabehartu gaituzte, eta gure lanpostuak arriskuan daude», esan dute.Horretaz gainera, egoera honek 30 adin txikikoei eragiten dietela erejakinarazi dute. «Lau egunen buruan, beste etxe batzuetara eramandituzte, euren beharrak zeintzuk diren kontutan hartu gabe»,gaineratu dute. Horregatik, aldundiari «egoera gainbegiratzeko etalangileen eskubideak bermatzeko» exijitu diote.
