Iaz bezala, aurten ere, igerilekukoabonua atera nahi duenak Kirol Txartela eskuratu beharko du. 3 eta 18urte bitartekoek, ikasle edo langabetuek, eta jubilatu edopentsiodunek 50 euro ordaindu beharko dituzte. 18 urtetikgorakoentzat 100 euro balioko du eta familia abonua, 150 euroansalduko da. Abonu honek, Aldiri kiroldegiko gimnasiorako urte osokosarrera hartzen du.
Kirol Txartela atera nahi duenak Aldirikiroldegira jo beharko du 09:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik20:00etara. Informazio gehiagorako 943 03 80 92 telefonora deidaiteke. Txartela eskuratzeko beharrezkoa izango da hainbat agiriaurkeztea. Guztiek eraman beharko dituzte, esaterako, NANarenfotokopia, argazki bat eta hogei digituko kontu zenbakia. Langabeeklan-eskatzaile txartela aurkeztu beharko dute, ikasleek ikasletxartela edo matrikularen agiria, eta jubilatuek, aldiz, egoerarenegiaztagiria.
Kirolari ateak zabalik
Kirola egiteko aukera zabala daUrretxun, dena den. Horren erakusle da, adibidez, pasa den igandeanAldiri kiroldegian egin zen Kirolari Ateak Zabalik ekimena. Guztira60 bat herritar elkartu ziren igandean kiroldegian. Ekimenarenhelburua, herritarren artean kirol zaletasuna sustatzea eta eskuradituzten kirol aukerak zeintzuk diren erakustea izan zen. Hala,10:00etatik 12:00etara spinning klasea izan zuten eta 12:00etatik13:30era TRX saioan parte hartzeko aukera izan zuten bertanbildutakoek.
