Atzo arratsaldean Urretxuko kulturetxea txiki gelditu zen, udalak deitu zuen aurkezpenean. Prozesuhonetan parte hartu duten makina bat herritar eta elkarteetako kideelkartu ziren bertan. Eñaut Apaolaza, parte hartze prozesua gidatzenari den teknikariak hartu zuen hitza.
Parte hartze prozesu integralarenlehenengo fasea amaitu dela esan zuen. Lehen zati honetan, «80pertsonatik gora» aritu direla lanean aipatu zuen. Guztira hamaseibilera egin dituzte, bederatzi sektoretan banatuta. Sektoreak gaikabanatu dituzte: kultura, euskalgintza, auzoak, berdintasuna,baserritarrak, ingurumena, gazteak, hirugarren adina eta kirola.Bataz beste, sektore bakoitzarekin bi bilera egin dira.
Sektoreetako proposamenak
Antolatu diren bederatzi sektorehorietatik zazpik proposamen zehatzak egin dituzte. Proposamen horiekizango dira, hain zuzen, epe motzera lanean hasteko behar izangodituzten tresnak. Hirugarren adina eta kirola sektoreak diraproposamenik luzatu ez duten talde bakarrak. «Ez da ezer zehatzikateratzea lortu», aipatu zuen Apaolazak, baina «etorkizunean bestesaiakera bat» egingo dutela argitu zuen.
Sektore ezberdinek egindakoproposamenak laburbildu zituen Apaolazak. Kultur ekitaldi bateratubat antolatzea proposatu du, adibidez, kultura sektoreak.Berdintasunean, eskualdeko berdintasun foroa indartzearen aldekoapustu egin nahi da. Baserritarrek, euren produktuak herritarreigerturatzeko ideiak bilatu dituzte, eta auzoetan, tokian tokiandituzten beharrak aztertzeko auzo bilerak antolatu eta ekimenpropioak bultzatzearen alde agertu ziren. Sektore honen baitan, SanMartin auzoko bizilagunak eta udalak lehenengo bilera egin duteladagoeneko aipatu zen.
Oihane Zabaleta alkateak hartu zuenhitza, ondoren. Prozesuan parte hartzen ari diren herritarrakzoriondu zituen lehenengo, eta lanean jarraitzera animatu zituengero. «Denborarik galdu gabe» luzatutako proposamenak lantzenhasteko beharra aipatu zuen. «Datorren astean bilduko da, adibidez,ingurumen sektorea», aurreratu zuen.
Urretxu 2015
Guzti honek helburu bakarra duelagogorarazi zin bertan bildutakoei «etorkizunean zein Urretxu nahidugun guztien artean erabakitzea», hain zuzen. Horretarakoherritarren iritzia zein den jakitea «garrantzitsua» dela esanzuen. Orain arteko egindako proposamenak errealitate bihurtzekosektoreen arteko elkar eragina «beharrezkoa» dela ere gaineratuzuen.
Herritarren artean «hausnarketapolitikoa eta erabakitzeko gaitasuna» sustatzeko prozesuak etaegiturak sortzeko bideak ireki behar direla esan zuen Zabaletak,prozesu parte hartzailea adibidetzat jarrita. «Parte hartzeestrategiak zabaltzeko lanean jarraituko dugu», esan zuen etahorregatik gainontzeko herritarrak ere gerturatu daitezen animatuzituen. Proposatuko egitura hauek udalaren gestio planean etaaurrekontuetan bere isla izango dutela aurreikusi zuen, prozesu partehartzailea «idatzita jaso nahi dugu», esan zuen amaitzeko, honekdenboran iraun dezan.