Euskadiko afizionatuen mailakotxirrindulari txapelketa, jokatu da gaur goizean Urretxun, GoierriKirol Elkarteko txirrindulari sailak eta Euskadiko TxirrindularitzaFederazioak antolatuta. XXXI. Kutxa Sari Nagusia-Goierriko Itzuliaizena eman diote probak, Goierriko Itzulia bera, azken urteetakoaldaketak medio, egun bateko lasterketa bihurtu eta gero.
Elite mailako eta 23 urtez azpikotxirrindulari afizionatuek hartu dute parte. Guztira Euskal Herriosoko 127 txirrindulari bildu dira Urretxun, proba esanguratsuan etahorietatik 66 iritsi dira helmugara ibilbidea guztiz osatuta. Seisari banatu dira orotara, hiru lehenengo sailkatu diren elite mailakotxirrindularien artean, eta beste hiru 23 urtez azpikoen lehenengohiru lasterkarien artean.
Elite maila:
1.- Arkaitz Duran (137- Azysa): 2:38:58ko denborarekin
2.- Kepa Vallejo (9-Azysa): 2:40:27ko denborarekin
3.- Antton Ibarguren (223- Caja Rural): 2:40:42ko denborarekin

23 urtez azpikoak:
1.- Aitor Gonzalez (147-Debabarrena): 2:40:30eko denborarekin
2.- Jon Larrinaga (268-Naturgas Energia): 2:40:37ko denborarekin
3.- Mikel Iturria (269)
Sariak banatzeko ekitaldian EuskadikoTxirrindularitza Federazioko Angel Balzolak, Kutxako Ibon Alustizak,Goierri Kirol elkarteko lehendakariak Javier Garcia de Andoinek etaelkarte kide Juan Luis Atusok, Urretxuko Josu Sierra eta Aitor Otegizinegotziak eta Zumarragako Rufino Mateos zinegotziak hartu duteparte.
110 kilometroko ibilbideari aurre eginbehar izan diote aurre txirrindulariek, Atagoitiko, Eitzako eta SantaBarbarako aldapa gogorrak pare bat aldiz igo behar izan dituztelarik,besteak beste. Ibilbidea, Urretxutik Legazpira eta Aizpurutxutikbarrena, Azkoititik eta Azpeititik igaro da. Probari 9:30etan emanzaio hasiera Goierriren egoitza parean eta Santa Barbarako gaineanamaitu da 12:15 inguruan.Aparteko giroa izan da probak iraun duen bitartean eta Goierrielkarteko kideek balorazio positiboa egin dute ekimenaren gainean.
