Ekainaren 22an, Urretxuko eta Zumarragako gaztetxeak 10 urte beteko ditu. Egun Handia, ordea, ekainaren 9an, gaur, ospatzen ari dira. Goizean pilota txapelketako finalak jokatu dituzte Ederrena pilotalekuan. Giro aparta egon da bi partidetan eta hutsik zeuden eserlekuak, beteta zeudenetan eseritakoen oihuek bete dituzte. Eguerdian, paella izango dute zain gaztetxearen atzekaldean jarri duten karpan, eta arratsaldea bakarrizketekin girotuko dute, besteak beste, Jon Plazaola urretxuarraren eskutik. Gauean, kontzertuek itxiko dute gaurko eguna.
Atzo ume jolasak izan zituzten, eta gaztetxea gaztetxoz bete zen. Hemen ere, giro aparta izan zuten herriko txikienek.Ipuin kontalaria ere izan zuten, eta amaieran, piper landare banarekin joan ziren gaztetxoak etxera.
Ikusi Gotzon Aranburuk ostiraleko ume jolasetan grabatutako bideoa:
