Horietako bik, osasun arazoak dituzte, eta oporrak bertan igarotzeaz gainera, hemengo medikuek artatuko dituzte, sendabidean jartzeko. Aurten beste urte batzuetan baino haur gutxiagok pasako dute uda Legazpi, Urretxu eta Zumarraga artean, beste batzuetan ez bezala, aurten ez baitituzte haurrak Brinkolako aterpera ekarriko.
Gaur goizean egin diete harrera ekitaldia Urretxuko udaletxean Urretxuko eta Zumarragako udaletxeetako ordezkariek, hartuko dituzten familiak eta Hare Haizeako kideak lagun zituztela. Abuztuaren 25era arte izango dira hemengo familiekin, Saharako desertuko baldintza gogorretatik ihesi. Agur ekitaldia abuztuaren 15ean egingo diete, Zumarragako udaletxean.