Beste aldaketa bat ere badakar aurtengoZ-Zk. Bi ibilbide baino ez dituzte egingo. Aizpurutxoraino iritsikodira ibilbide laburrean, eta orain artean ibilbide ertaina izandakoaizango da luzea, ia Azkoitiraino iritsiko dena. “Kamioi batenistripuaren ondorioz, Azkoitira iritsi baino kilometro bat lehenagozubi bat hondatuta dago eta ezingo dugu pasatu”. Bertan behera utzibehar izan dute Zumaiaraino iristeko zuten asmoa, “martxa luzealuzatu nahi genuen baina ezinezkoa izango da, beharbada datorrenurtean egingo dugu”.
Bizikleta martxarako izena ehun laguninguruko eman dute jada. Antolatzaileek hirurehun bat espero dituzteetzi. “Aurten zubia da eta eguraldi txarra iragarrita dago,horregatik iaz bezainbeste jende ez dela etorriko uste dugu”, esandu Urdangarinek. Iazko bizikleta martxan zazpiehun zikloturistekparte hartu zuten; gehienak gurasoak seme-alabekin.