
Urtean bi pintxo lehiaketa antolatzenditu Zumarragako Udalak. Santa Isabel jaien aurretik izan ohi dalehena, ekaina partean; pintxoak gai librean osatzen dituzteostalariek. Azaroan antolatzen duten bigarren pintxo lehiaketa,Zumarragako Buzkantza Lehiaketari lotuta. Bihar 19:00etatik21:00etara aterako dituzte mokaduak, etzi goizean 12:00etatik14:00etara eta arratsaldean ordutegi berean.Gaizka Alberdi Saskitabernako nagusia da, «buzkantza edo odolkia erabil dezakegu.Jokatzeko aukerak mugatzen ditu, adibidez, pintxo beroa izan behar daderrigor, eta hori zailagoa da». Ana Aranburu Iburretako nagusia da,Alberdik esandakoarekin bat dator. Osatuko duen mokadua buruan dauka,hala ere, «zaila da ez errepikatzea, taberna askok parte hartzendugu, eta ideia bat bururatu eta eginda dagoela konturatzen zara».
Virginia Camaronek hitz egin duMonterrey tabernaren izenean. Aurrekoek esandakoa baieztatu du,lehiaketaren bueltan kalean giroa sortzen dela dio, «baina azaroaneguraldiak eragina dauka; hamabost buzkantza pintxo jarraianprobatzea ere zailagoa iruditzen zait». Hiruetatik batek ere ez dakizenbat mokadu prestatuko dituen. «Kalkulu hori egitea izaten dazailena» dio Alberdik. Saski tabernak lehenengo lehiaketan 1.200pintxo saldu zituen. Ana Aranburuk dioenez, «lehenengo urte hurazoratzekoa izan zen, gero normaldu da nolabait». Alberdi erabat adosdago, eta egun 600 eta 800 pintxo artean ateratzen dituzte Saskin.Beste muga bat prezioa da. Pintxoak euro batean salduko dituzte eta«baliteke, tentuz ez bazabiltza, gehiago balio duen pintxoa egitea».