Ezkio-Itsasoko Jesus Mari Debak irabazidu Zumarragako 30. Buzkantza lehiaketa. Bigarren Julian Mujikabeasaindarra geratu zen.Irabazleekin batera, Arrasateko Jose Ramon Otamendik –iazkogarailea– eta Jose Ramon Erauskin ataundarrak parte hartu dutelehiaketan.
Zumarragako epaileek Debari jakinarazizioten atzo, dastatu zituzten buzkantzen artean oso maila altuazegoela. Aurreko egunean, Debak Ezkio-Itsason duen lantegian,buzkantza dastatzea egin zuten, “guztien artean gehien gustatuzitzaiguna eraman genuen lehiaketara”.
Euriak atzokoan herri kirolerakustaldiari egin zion trabarik handiena. Beste gune guztiakarkupeetan kokatuta zeudenez, han bildu zen jendea artisauen postuenaurrean, hestebete postuen aurrean eta Urola eskubaloi taldeakjarritako txosnan.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide