Zumarragako Agiñaga auzoan San Martinjaiak ospatuko dituzte etzi hasita eta igandera bitartean.Aurtengoan, aurrekontua murriztuta badator ere, ohiko egitarauarieutsi diote antolatzaileek. Etzi, larunbata, eguerdian botako dutejaiei hasiera emango dien txupinazoa. Ondoren, herriko jubilatuenbazkaria eta kafe tertulia egingo dute. Jon Plazaola, AgiñagakoOleta elkarteko kidea da, elkarteak antolatu ohi ditu jaiak, hainzuzen. «Tertulia elkarteko bazkideak elkartzeko aitzakia besterik ezda», azaldu du Plazaolak. Haur jolasak, txokolate jana, tokatxapelketa, herri afaria eta Olarte trikitilariek alaitutakoerromeria izango dira arratsaldean eta iluntzean.
Igandean, San Martin egunean, mezanagusia izango da goizean. Ondoren, gaztetxoen eskuz binakako etaafizionatuen eskuz banakako pilota partidak egongo dira Agiñagakofrontoian, baita herri kirol erakustaldia ere. Zumarraga-Urretxukobertso eskolako bertsolariek bi saio eskainiko dituzte; bata herribazkariaren aurretik eta bestea ondoren. Urtetan, Sebastian Lizasoeta Andoni Egaña bertsolariak izan dituzte Agiñagan, bainaaurrekontu faltagatik ez dute jaietan parte hartuko. Nolanahi ere,Plazaolaren arabera “bertako bertso eskolako bertsolariek sekulakogiroa sortu ohi dute”. Jaiei amaiera emateko herri afaria egingodute.