Pasa den larunbatean amaitu da bostkanporaketaz osatutako txapelketa eta talde goierritarra uste bainoemaitza hobeagoekin iritsi da amaierara. Ormazabalek eta Molinak etaOrmazabalek eta Gabirondok osatutako taldeek lehenengo egin dutenesken mailan eta maila mistoan, hurrenez hurren. Plazaolak etaOtamendik, aldiz, hirugarren postua bete dute, azkenean, mutilenmailan.
Martxoan hasi zuen bere ibilia EuskalHerriko Raid Txapelketak. Raidak, kirol ezberdinak batzen dituzte,baina ez dira kirola bakarrik, abentura izpirituak, orientazioak etaestrategiak ere berebiziko garrantzia baitute, probak arrakastazburutzerako orduan. «Orientazioa da garrantzitsuena kirol honetan,baina behin hori hobetuta, fisikoki ongi egotea ere komeni da»,diote taldekideek.
Balorazio positiboa
Bost kanporaketa egin dira guztira:Oionen (Araba), Artean (Bizkaia), Lizarran (Nafarroa), La Arboledan(Bizkaia) eta azkena, pasa den larunbatean Zubirin (Nafarroa). EkinRaid Ternua taldekoek lehenengo aldia zuten gisa honetako txapelketabatean, «oso esperientzia polita izan da eta espero ez genituenemaitzak lortu ditugu», baieztatu dute.
Taldekideen artean esperientzia mailaezberdina dela diote, baina badute guztiak batzen dituen zerbait:kirolerako zaletasuna. Aurten ordea, «serio hartu dugu BeasaingoSasoian kirol zentroan prestatu dizkigute entrenamenduak». Batezere, bizikletan eta korrikan aritu dira entrenamenduetan, baina«beste zenbait proba zehatzetarako ere prestatu gara», patinatzeko,adibidez. Horretaz gainera, «Ternuak, Godoy Bike & Ridebizikleta dendak eta Ekin fisioterapia zentroak bere babesa emandigute, baita proba guztietan asistentzia lanetan egon den taldeakere».
Aurrera begira dituzten erronkengainean galdetuta, «orain atsedena hartzeko» garaia dela diotetaldeko kide guztiek. 2013an Euskal Herriko II. Raid Txapelketaegingo da berriz, «aurten izandako arrakasta ikusita antolatzaileekerrepikatzea erabaki dute» eta taldeko kideak bertan izango dira.Gipuzkoan raid lasterketa bat antolatzeko ardura ere hartu dute beregain. Egingo den lehenengoa izango da.
