Ohiane Zabaleta mankomunitatekolehendakariak hartu zuen hitza eta Eusko Jaurlaritzako BiktimenArretarako Zuzendaritzak 2011n bildutako datuak jakinarazi zituen.«Indarkeria sexista mota ezberdinak kontutan hartuta, Gipuzkoan,Bizkaian eta Araban 4.858 salaketa» jarri zirela adierazi zuen.Goierri garaian 43 salaketa jarri ziren guztira 2011n, 11 Legazpin,11 Urretxun eta 21 Zumarragan. Emandako datuen arabera, 30 urtetikbeherako gazteak dira salaketa jarri dutenen %36a. Proportzioa berada Goierri garaiko datuetan ere.
Beldur barik ekimena
Datuak eskuan, Urola Garaikoberdintasun arloan dituzten baliabideekin «indarkeriaren prebentzioarloan gazteekin lan egitea» erabaki dute eta horretarako BeldurBarik ekimenaz baliatu dira. Legazpiko Haztegi ikastola etaUrretxu-Zumarragako Lizeoa eta Iparragirre institutuak parte hartudute lanketa honetan.
Beldur Barik Eudel erakundekoBerdinsareak bultzatutako ekimena da. Aurten bi topaketa egingodituzte. Lokala Urretxun bihar eta globala Gasteizen larunbatean.Urretxuko topaketak Labeaga aretoan egingo dute, 18:00etan hasita.Superheroina hirukotearen antzezlana izango da hasteko. Ondoren,ekitaldi sorpresa izango da eta amaitzeko Beldur Barik lehiaketaraaurkeztu diren lanen sari banaketa. Goierri garain lau lan aurkeztuditzute: Gehituborrokara-beldurbarik, Isildutako Hitzak,Lortukodugulako! eta Itzaletazihesi,Legazpiko neska-mutilekegindakoak. Guztiak ikusgai daude beldurbarik.org web gunean.
Etzi Gasteizeko Artiumen egingo dentopaketarako autobusak antolatuko dituztela iragarri zuen AuroraIturriotz berdintasun teknikariak. Parte hartu nahi duenakberdintasun sailarekin harremanetan jarri beharko du.
Mobilizazioak eskualdean
Bide batez, azaroaren 25aren hariraeskualdean bi mobilizazioetarako deia egin zuen Jon AltolagirreUrretxuko zinegotziak. Etzi, 12:30ean emakume taldeek deitutakomanifestazioarekin bat egin zuten udalek. Bestalde, asteleheneanelkarretaratzeak egingo dituzte 19:00etan. Areizaga-Kalebarrenplazan, Urretxun eta Zumarragan eta Euskal Herria plazan, Legazpin.