Tokiko Agenda 21aren bidez hiru ekintzaplan garatu ditu udalak azkeneko hamar urteetan; azkena 2008-2011Zumarragako Tokiko Agenda 21ekoa izan da. Datorren urtean abianipiniko duten ekintza planaren abiapuntua udalerriaren gizarte etaingurumen egoerari buruzko diagnostikoa da. Udalak dagoenekodiagnostiko hau egin du. Hurrengo urratsa ekintza plan berriadiseinatzea da. Plan horrek datozen zortzi urteetan ZumarragakoUdalak bultzatuko dituen jarduera ildo nagusiak hartuko ditu.
Bilerak abenduan
Lan horretarako udaleko pertsonalteknikoaren eta ordezkari politikoen parte hartzea bultzatuko dute.Udaletik kanpo herriko eragileen eta herritarren parte hartzeasustatu nahi dute. Herritarren parte hartze hori egituratzekozumarragarren artean zozketa egin dute hainbat aldagai kontuanhartuta: adina, sexua eta Zumarragako zein zonaldean bizi diren.Zozketa bidez aukeratutako herritarrek dagoeneko jaso dute prozesuanparte hartzeko gonbitea; abenduan izango diren bi bileretarakodeialdia egin diete.
Elkarteei eta eragileei dagokienez,foro berezia sortuko dute beren parte hartzea bultzatu ahal izateko.Udalaren zumarraga.net webgunean prozesuari buruzko informazioaemateko tokia egokituko dute, baita herritarren eta elkarteenekarpenak jasotzeko ere.