Lehenengo aldiz egin dute aurtenazaroaren 25arekin lotuta manifestazioa, Biolentzia sexistari stop!lelopean. “Beti leku berean egon baino, interesgarria iruditu zaigugure mezua kalera zabaltzea”, diote. Taldeko kideez gain, OrdiziakoKimetz, Beasaingo Asmube, Billabonako Hutsuneak betez eta ZumaiakoMalen Etxea taldeetako kideak ere hartu dute parte ekitaldian. MikelSerrano, Zumarragako alkatea ere izan da bertan.12:00etan eman diote hasiera protesta ekitaldiari Urretxuko eta Zumarragako zenbait kaleetan barrena.
Aurretik, 11:00etan hasita tratu txarren ingurukoinformazioa banatzeko eta herritarren sinadurak biltzeko mahaia jarridute Areizaga-Kalebarren plazan. Jendea gerturatu dela, bainaeguraldiak ez diela lagundu aitortu dute taldeko kideek. Mahaikoloretsua antolatu dute aurten, globo moreak banatu dituzte haurrenartean eta “zarata pixka bat egiteko Bilboko afrikar talde batgonbidatu dugu aurten”, azaldu dute.
Ekimen gehiago
Goierri osoan zehar antolatu dituzteindarkeria salatzeko ekintzak, eta datozen egunetan ere badadeialdirik. Astelehenerako, adibidez, elkarretaratzea deitu duteEzkio-Itsasoko, Urretxuko eta Zumarragako udalek. 19:30ean izango daAreizaga-Kalebarren plazan. Era berean Legazpin ere bilduko diraindarkeria sexista salatzeko ordu berean Euskal Herria plazan.Ordizian, aldiz, biharko egin dute hitzordua Emakumeen aurkakoindarkeria gehiagorik ez! lelopean plazan nagusian.