Urretxuko eta Zumarragako antzerkitailerra da Karmakros, eta bi herriotako, Legazpiko eta Oñatikoaktoreek osatzen dute taldea. Guztiak dira aktore afizionatuak GorkaZufiaurre urretxuarra salbu; Zufiaurrek aktore profesional moduan lanbat baino gehiago egina du.
Karmakrosek bere ibilbide luzeanaurkeztutako antzezlanak taldean bertan sortutakoak dira. Mary Francoaktoreak dioenez, «gidoiak guztion artean idazten ditugu». Etzikoantzezlanean orain artean egindako hainbat lanen zatiak josi dituzte;esketx horiek, halere, ez dituzte inoiz Zumarragan estreinatu.
Bost esketx antzeztuko dituzte, bainaarropak aldatzeko denbora emango dien beste lau aurkezpen gehitukodizkiete. «Antzezlana oso azkar doa», dio Arantxa Azaldegiaktoreak, ikuslegoak aspertzeko denborarik ez duela izango aditzeraemanez.
Antzelanean landuko dituzten gaiak,dituzten grina zein helburuak eta aktoreentzat antzerkia zer denbihar Goirriko Hitzako erreportaje osoan