Alderdi guztien botoa aldekoa izanbazen ere, gaiak zeresana eman zuen eta alderdi bakoitzekobozeramaileek ñabardurak eta zehaztapenak egin zituzten. Hasteko,PPko Begoña Pereirak mozioa PSE-EErekin batera aurkeztu izanaarrazoitu zuen: «Goizean norbaitek esan dit ez zuela ulertzen nikmozio hau babestea nire alderdia Espainiako gobernuaren buru izanda,baina arrazoia bidezkoa dela uste dut». Pereirak bide batez,Espainiako PPko gobernua, «guztion gobernua» animatu nahi izan zuen«gaiaren inguruan neurriak har ditzan».
EAJko Iñigo Peñagarikanok hasieratikesan zuen bere taldearen botoa aldekoa izango zela. Hala ere, batbaino gehiago izan ziren egin zituen ñabardurak. «Mozioaoportunista eta koherentziarik gabekoa da. Madrilen elkartu dira PSOEzein PP etxe kaleratzeen gaiaz jarduteko eta ez diote irtenbiderikeman». Peñagarikanok mozioarekin lotutako beste gai bat ere eramanzuen osoko bilkurara. «Mozioa azaroaren 23an, 13:50ean jaso genuen,adosteko epea amaitzeko hamar minutu falta zirenean». FernandoFariñas sozialistak jeltzaleei «behar adina denbora eman ez» izanaonartu zuen.
Montse Garciak hitz egin zuen Bildurenizenean, lehenengo eta behin, koalizioaren «harridura» agertzeko.PSOE eta PP alderdiek Espainiako legebiltzarrean hipoteka legeaaldatzearen kontra agertu direla gogoratu zuen, «baita etxebizitzaordainean ematearen kontra ere» zehaztu zuen Garciak. Krisiegoeraren arduraz ere mintzatu zen: «Guztiok ez gara egoerarenerantzule neurri berean; arazoak konpontzeko gaitasun berbera ere ezdugu».
Oposizioko bi alderdiek udaletan etxekaleratzeen gaineko lan gehiago egin daitekeela adierazi zuten. MikelSerrano alkate sozialistak guztiei erantzun zien arren, funtseaneskerrak eman zizkien mozioaren alde bozkatzeagatik.
El Salvador eliza
Osoko bilkuran El Salvador elizarekinlotutako gaia landu zuten. Udalbatzak, Bilduren kontrako botoekin,Gipuzkoako Gotzaindegiari eliza dagoen lurrazal eskubide lagapenaegitea onartu zuen. Ika-mika Serranoren eta Barriolaren artean sortuzen. Barriola harrituta agertu zen lagapen hori eliza eraikitadagoela hamar urte igaro direnean formalizatu delako. Besteak beste,prozeduran «irregulartasunak» egon izana salatu zuen eta lagapenadoakoa izatearen kontra agertu zen, «are gehiago eliza katolikoaerakunde pribatua izanda». Bilduko kidearen arabera, «gaiaaztertzeko denbora zein informazio nahikoa ez dugu izan».Serranoklurrazalaren eskubidea eliza katolikoari 75 urterako laga diotelazehaztu zuen, «herriaren probetxurako ekipamendua da». Bide batez,alkateak Xabier Barriolaren salaketak ukatu zituen.