Aurkezpena eguerdiko hamabietan izangoda. Bertan, Agurtzane Elustondo trikitilaria izango da, EuskalHerriko Trikitixa Elkarteko lehendakaria baita. Ondoan izango duZabala liburuaren idazlea eta biekin Mamen Garate Maltzetaren alabakparte hartuko du aurkezpenean.
Elustondoren arabera, «Maltzetaoso maitatua da Aginagan eta Garate sendiarentzat ere berezia daZumarragako auzoa». Kontatu du Elustondok, Maltzetak Aginagako jaiakalaitzen zituen garaian, musikaria auzoan izan zedin auzotarrek berenbaserrietan ematen ziotela ostatu. «Aurreko mendeko 50. hamarkadanez zen hain erraza tokietara heltzea, musikariak herrietan edoauzoetan geratzen ziren eta han bertan ematen zieten aterpe». Hala,Maltzetaren eta Aginagaren artean hartu eman espeziala sortu zen, etahain berezia izan zen harreman hori ezen Maltzetak ‘Aginaga’izeneko arin-arin bat osatu zuela Mamen Garate alabarekin batera,1996. urtean Maltzeta aita-alabak titulupean Elkarren argitaratu zuendiskoan.