Sormenaren edozein adierazpide dagokiongizartearen ispilu izan ohi da. Egungo egoeraren isla dira aurtenZelai Ariztin ikusi ahal izango diren antzezlanak. Euskarazkoak etagaztelaniazkoak tartekatuko dituzte oraingoan ere. Baina, hizkuntzakhizkuntza guztietan gogoetarako bidea irekiko dute.
Bonoak salgai
Antzezlan bakoitza ikusteko sarrerak 10euroan salduko dituzte egunean bertan eta antzezlana izan bainoastebete lehenago Zelai Arizti aretoko leihatilan. Denboraldi osorakobonoak 65 euroan salduko dituzte eta euskarazko saioetarako bonoak32,50 euroan.
Bonoen salmenta datorren astean egingo dute ZumarragakoZelai Arizti kultur etxean. Urtarrilaren 15ean, asteartea, iazkobonoa erosi zutenek eta berritu nahi dutenen txanda izango da,aurreko urteko bonoa eraman behar dute derrigor. Hilaren 17an,osteguna, iazko bonoa eduki arren aldaketaren bat egin nahi dutenentxanda izango da eta hilaren 19an, larunbata, aurten lehenengoz bonoaerosi edo euskarazko bonoa nahi dutenena.
Antzezlan bakoitzaren gaineko xehetasungehiago eta egitaraua bihar, Goierriko Hitzan
