Zumarraga Lantzen udaleko sozietatepublikoak iragarri duenez, bost dira Antioko interpretazio zentrokoostalaritza zerbitzua ustiatzeko eskaera egin duten ostalariak.Eskaera hauek esleipenean parte hartzeko egin dituzte. Izan ere,esleipenaren aurreko urratsa ezarri du Zumarragako Udalak, etaostalariek aldez aurretik udalaren oniritzia jaso behar dute partehartu ahal izateko. Zumarraga Lantzenetik adierazi dutenez, bostostalari horietatik hiru zumarragarrak dira.
Zehaztasun horrez gain, beste bat ereaurreratu dute: bost ostalari horietatik hiruk jatetxez gainostalaritza zerbitzu gehiago kudeatzen dituzte. Martxoaren 14ra arteproposamenak aurkeztu ahal izango dituzte ostalariek. Proiektuakaurretik aurkeztuko balituzte, udalak aztertu eta esleipena egingoluke. Proiektu horien azterketa egiteko batzorde bat osatuko duteZumarragako Lantzeneko batzarkideekin eta Gipuzkoako Ostalarienelkarteko hainbat kide.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide