Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasuneta Bide Azpiegituren saila merkantzia arriskutsuak antzemateko etaibilgailuak sailkatu zein identifikatzeko probak egiten ari da Gi-632errepidean, Zumarragako Argisao tunelaren inguruan. Proba horiekegiteko lau kamera ipini dituzte, kamera bakoitzak sistema ezberdinaerabiltzen du, eta informazio gehien zein sistemarekin jasotzen dutenneurtuko du aldundiak.
Axun Erzibengoa Mugikortasun eta BideAzpiegitura saileko prentsa arduradunaren arabera, «jasotako datuakmugikortasun azterketak egiteko erabiliko ditugu, besteak beste».Edozein modutan, urtarrilean jarritako lau sistemen artean emaitzaonenak zeinek ematen dituen ebaztea da proba hauen lehenengohelburua.
Kamerak Beasain-Bergara norabideanipini dituzte, Zumarragako Argisaoko tunelera iritsi aurretik dagoenarkuan. Kamerak arkuan bertan eseki dituzte, eta bestelako lanikegitea ez da beharrezkoa izan. «Probaren emaitzak adierazgarriakizan daitezen sistema hauek denbora batean egongo dira esekita»,esan du prentsa arduradunak. Izan ere, eguraldiak proben emaitzakbaldintzatzen dituela badakite, sistema guztiak ikuspen artifizialeanoinarrituta daudelako. «Sistema guztiak aldi berean martxandaudenez, batzuk besteekin alderatzea da asmoa».