Hetel elkarteak Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako hogei lanbide eskola biltzen ditu. Horien artean Urola Garaiko Lanbide Eskola dago (Ugle), Zumarragan egoitza duena. Hetelek, Hobetuzekin eta Lanbiderekin elkarlanean enplegua bultzatzeko kanpaina martxan jarri berri du. Prestakuntza programa honen ezaugarri nagusia espezializazioa da. Carlos Gurdaspar da kanpainaren arduraduna Uglen, honako adibidearekin azaldu du: «Ostalaritza zikloa egin ordez, orain gozogintza bakarrik ikasi ahalko dute, eta ikasketa agiria jasoko dute amaitzen dutenean».
Ohiko lanbide heziketa zikloak 26 familietan banatuta daude: mekanika, elektrizitatea-elektronika, ostalaritza, egurra eta altzarigintza… Familia horiek guztiek, aldi berean, 700 kualifikazio inguru hartzen dituzte arloka banatuz gero. Ikasketa sistema berri honek, lanbide ikasketak kualifikaziotan banatzen ditu, hau da, arlotan, eta amaierako ziurtagiria segurtatzen du. «Ziklo ikasketetan Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailak ematen ditu tituluak, orain Lanbidek emango ditu», jarraitu du Gurdasparrek, Ugleko enplegurako prestakuntzako zuzendariak.
Albiste osoa bihar Goierriko Hitzan