P { margin-bottom: 0.21cm; }Zumarragako eta Urretxuko Sekundino Esnaola musika eskolako ikasleek ikasturtean zehar egindako lana erakutsiko dute bihartik hasi eta maiatza osoan. Udaberriko entzunaldi hauei hasiera emango diete kalean egingo duten kontzertu bakarrarekin, eskolako taldeek Zelai Arizti parkean joko dute bihar arratsaldean.
Entzunaldi sortatik kanpo utzi dute ballet ikuskizuna, ekaina hasieran izango da Zelai Arizti aretoan. Ikasturte amaierako kontzertua ekainaren 19an egingo dute. Eskolan, aurten, 600 ikasle inguru ikasten ari dira, 21 irakasleren gidaritzapean. Entzunaldi hauetan eskolako ikasle guztiek parte hartuko dute.
Datorren ikasturteko matrikula egiteko epea zabalik dago eskolan, maiatzaren 31n itxiko dute.
Entzunaldien zerrenda osoa bihar Goierriko Hitzan, eta otamotzeko agendan
