
P { margin-bottom: 0.21cm; }Zumarragako Argixao egoitzako langileek greba mugagabearekin eta protesta egiteko kanpalekuarekin jarraituko dutela adierazi dute. ELA sindikatuaren babesean egindako agerraldian, etzirako manifestazioa deitu dute Urretxun eta Zumarragan. Manifestazioa 19:00etan aterako da Areizaga-Kalebarren plazatik. «Borroka hau gogorra izango da, baina irabaziko dugu», esan dute langileen bozeramaileek.
Bederatzi hilabete dira jada Gerozerlan enpresarekin lan hitzarmena berritzeko negoziazioak hasi zituztela. Ordutik, ez dute konponbiderik aurkitu, izan ere «ezarri nahi dizkiguten neurriak oso gogorrak dira». Lan erreforma baliatuz, Gerozerlan enpresak 400 euroan murriztu nahi dizkie soldatak eta 200 lan ordu gehiago betearazi. Itun hori dela bide, aldikako langileak kaleratuko lituzkete; Argixao egoitzan 25 inguru.
Gipuzkoako Foru Aldundiak egindako proposamenari muzin egin dio Gerozerlanek, eta beste enpresa batzuek ez bezala, ez du orain artean Zumarragako Argixao egoitzan indarrean jarriko litzatekeen ituna langileekin sinatu. ELA sindikatuak –egoitzen arloan gehiengoa du Gipuzkoan– deitutako greba mugagabearekin bat egin zuten Zumarragako langileek maiatzaren 13an; orduz geroztik greban daude.
Pribatizazioaren soka luzea Langileek adierazi dutenez, «greba egoeran egon gabe ere, enpresak ezarritako ratioekin justu iristen gara ezarritako zerbitzuak emateko; greba egoeran are justuago». Borroka hau hasi zela urte asko dira, «15 urte dira jada udalei atxikitutako langileak izateari utzi, eta egoitzak pribatizatu zirenetik».
Zumarragako Argixao egoitzak hiru atal ditu: eguneko zentroa, egoiliarren saila eta ospitalean alta jaso baina etxean egoteko moduan ez dauden pazienteena.
Urretxuko eta Zumarragako EH Bilduk gaiaren inguruan 17:30ean prentsaurrekoa egingo du. Ondoren, otamotz.eus-en