
Geltokietako jaietako berritasunik handiena gaur eguerdian egin duten Pintxo Tourra izan da. Zortzi tabernek parte hartu dute, eta pintxoak dastatu dituztenek emandako bozak zenbatu eta gero, Apain tabernak eraman du saria. Txiribiri taila elkarteak emandako kutxa jaso du Apaineko nagusiak sari gisa. Apainen bakailao pintxoa egin dute, eta pintxo horrek izan du arrakastarik handiena boto emaileen artean.
Toka txapelketa ere egin dute eguerdian, eta lehiaketa honekin lotuta, jai batzordeko kideek ordezko toka bat jarri behar izan dute bart toka lapurtu dutelako. Toka txapelketan parte hartu dutenen artean dozena erdi opari zozkatu dituzte; opari guztiak Geltokietako dendek emandakoak izan dira.
Gaur gauerdian Betagarri taldeak joko du Geltokietako plazan. Jaietako egitarau osoa ikusteko joan agendara