
Zapi ezberdinekin ostuta egin du irudia Izagirrek, eta epaimahaiaren ustez hau izan da lehiaketara aurkeztu diren lan guztien artean onena. 300 euroko saria jaso du zumarragarrak. Irudiarekin Urretxuko jaietan herritarren parte hartzeak duen garrantzia azpimarratu nahi izan du Izagirrek. Berak irabazi zuen hilaren hasieran Zumarragan egiten diren Santa Isabel jaietako egitarauaren azal lehiaketa ere.
Guztira bederatzi lan aurkeztu dituzte lehiaketara, eta denak kultur etxeko beheko solairuan ikusi ahalko dira festak hasten diren bitartean. Urretxuko Udalak jakinarazi duenez, lehiaketa berreskuratuta, herritarren parte hartzea bultzatu nahi izan dute.