
Salamerok kultura eta natura batuko dituen ekintzaren ernamuina azaldu du: «Arantzazuko parketxeko teknikariak ekintza sorta berezi bat egiteko asmoa zutela esan zidan, eta parte hartzera gonbidatu ninduen». Orain zortzi hilabete inguru gertatu zen hori. Ordutik, «prozesu bat martxan jarri eta elikatuz joan gara», jarraitu du Salamerok. Bide horretan batu zaizkio Josu Maroto eta Jon Goenaga. Ekitaldiaren irudi bat aurreratzearren, Salamerok txorien kantuak gogora ekarri ditu: «Txorien kantuetan erreparatuz, doinuak eta txorien gaineko informazioa uztartuko ditugu. Hori guztia modu informalean eta nahikari handirik gabe».
Ekitaldian parte hartzeko izena emateko azken eguna da bihar. Parketxera telefonoz deitu daiteke (943 78 28 94) edota arantzazu@gipuzkoamendizmendi.net helbidera idatzi. Sarreren prezioa helduentzat 5 eurokoa da, eta langabetu zein gazteentzat eta haurrentzat 3 eurokoa.
Erreportaje osoa bihar, Goierriko Hitzan