
Bakarka, lagunartean nahiz familian aisialdia euskaraz gozatzeko era guztietako eta adin guztiei zuzendutako produktuak jasotzen dira bertan, hainbat ataletan banatuta: aldizkariak, komikiak, DVDak, joko eta jolasak, CD-Romak, musika, liburuak, hiztegiak eta gurasoentzako nahiz euskara ikasteko material berezitua.
Produktuak jasotzaileen adinaren arabera datoz sailkatuta eta bakoitzaren ezaugarri nagusienak zehazten dira (izena, egilea, argitaletxea eta gutxi gorabeherako prezioa). euskaragida.net atarian, produktu motaren eta adinaren arabera sailkatuta aurkituko dituzu.
Liburuen atalean egileen araberako bilaketa egiteko aukera ematen du eta etxeko txikienek jolasteko aukera izango dute on-line jokoen atal berriari esker. Era berean, erabiltzaileari gustukoen duen produktua eskuratzea erraztearren, gehientsuenek on-line erosteko loturak erantsita dituzte.